interesgarria iruditzen zaizue blog-a?

Buscar este blog

lunes, 26 de abril de 2010

astigarraga




Astigarraga Gipuzkoako Donostialdea edo Buruntzaldea eskualdean dagoen herria da. 4.522 biztanle zituen 2008. urtean.

Astigarraga betidanik sagardoari loturik egon da, horregatik herri oso ezaguna da.
sagardoaren euskal udalerri ekoizlerik handiena da, bertan 20 sagardotegi baino gehiago baitaude:

Akelenea, Artola, Alorrenea, Arrizabalaga, Astarbe, Bereziartua, Buenabentura, Etxeberria, Gartziategi, Gurutzeta, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Mendizabal, Mina, Oialume Zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Sarasola eta Zapiain.


Iparralde eta mendebaldean Donostia, hegoaldean Hernani eta ekialdean Errenteria mugakide ditu.

Herri honetatik Urumea ibaia igarotzen da. Mendi famatuena Santiagomendi da, eta bertan sagardotegi bat dago. Arantzazuko Ama izeneko eskola bat du, lehen erlijiosoa eta pribatua zena, baina duela urte batzuk publiko bihurtu zutena.


Santiagomendi herriko tontor nagusia da, goialdean izen bereko baseliza duena.
Bertan aterpetxe bat ere topa dezakegu, Astigarragako udalean baimena eskatu ezgero giltzak utzi eta famili guztiak egonaldi zoragarria pasa dezakeena, bertako ikuspegiez gozatuz.