
Lurralde zabaleran Gipuzkoako bigarren herririk handiena da, Oñatiren atzetik. Mendiz inguratua dago, beti ere Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Bailararen bihotza Oiartzun ibaiak zeharkatzen du eta herria bere inguruan altxatuta dago, nahiz eta erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik geru ez egon.
Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten eta mendeetan barrena lan egin ondoren gaur egun geratzen zaigun irudirik argiena Arditurriko bidegorria da, meategietako trenbidearen bidea erabiliz eraikitako bidegorria
Auzoak
Oiartzungo herria zortzi auzoz osaturik dago:
Altzibar
Arragua
Ergoien
Elizalde (Eliza nagusia kokatzen den auzoa eta, hortaz, herrigune nagusia)
Gurutze
Iturriotz
Karrika
Ugaldetxo
Ikustekoak
San Esteban eliza: XVI. mendeko eliza gotikoa.
San Joan Bataiatzailearen basilika, egun Udal Liburutegia.
Udaletxea: 1678an eraikia.
Iturriotz dorretxea: Iturriotz auzoari izena ematen diona.
Torre leizea: Goi Paleolitoko aztarnategi arkelogikoa.
Harrespilak: Kauso I eta II, Arritxurrieta, Munere, Errenga, Arritxulangaina, Egiar eta Oianleku.
Arditurriko meateagia: Antzinako Erromaren garaitik XX. mendea arte ustiatuak, Oraindik ere erromatar galeriak ikusgai daude.
Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakugai diren museo txiki bat ere badu.
Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia
Oiartzuar ezagunak
Sebastian Mendiburu (1708-1782) idazlea.
Manuel Lekuona (1894-1987) idazle, apaiz eta historialaria.
Jon Oñatibia (1911-1979) idazle, musikari eta politikaria, herriko seme kuttun izendatua.
Pedro Berrondo (1919-2002) idazle eta apaiza.
Juan Maria Lekuona (1927-2005) idazle eta apaiza.
Julen Lekuona (1938-2003) Ez Dok Amairu taldeko kide, kantari eta itzultzailea.
Txomin Perurena (1943-) txirrindularia.
Xabier Lete (1944-) idazle, poeta, kantari eta politikaria.
Miguel Mari Lasa (1947-)txirrindularia.
Pello Añorga (1956) idazlea.
Jon Martin (1981), bertsolari eta idazlea.
Iker Leonet (1983-) txirrindularia.
Jaiak
Abuztuaren 3a San Esteban, herriko jaiak.
Ekainaren 13a San Antonio, Ergoien.
Ekainaren 29a San Pedro, Altzibar.
Uztailaren 25a Santiago eta Uztailaren 31 San Inazio, Iturriotz.
Abuztuaren 15a Igokundeko Ama Birjina, Karrika.
Abuztuaren 28a San Agustin, Gurutze.
Irailaren 29a San Migel, Ugaldetxo.
