interesgarria iruditzen zaizue blog-a?

Buscar este blog

lunes, 7 de junio de 2010

Doneztebetik, Donamariara...

Donamaria Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora kokatzen da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 433 biztanle ditu.




Inguru naturala eta kokapena

Herria Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da. Herrira heltzeko, N-121A errepidea hartu behar da iparralderako norabidean.

Donamariak Doneztebe eta Bertizaranarekin egiten du muga iparraldean, Baztan eta Bertizaranarekin ekialdean, Oitzekin mendebaldean, eta Ultzamarekin hegoaldean. Etenekogaina mendia, udalerriko mendirik altuena da, eta bertan historiaurreko tumuluak aurki daitezke.

Donamariako auzoak honakoak dira: Aientsa, Azkilarrea, Bordalarrea eta Eguzkialdea.


Klima eta landaredia

Donamariak klima ozeaniko epela dauka, euri ugari eta erregularrekin. Horrez gain, aldaketa termikoa txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten (ezta abuztuan ere). Urteko batez-besteko tenperatura 12 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 170 edo gehiago izan daitezke.

Herriaren inguruko basoetan, hosto erorkorreko espeziak nagusitzen dira, batez ere pagoa (800 hektarea). Honen atzetik haritza (250 hektarea), gaztainondoa (200 hektarea), lizarra, pinu insignisa eta bestelako espezieak. Domarian birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra) ugari dago, batez ere Korsikatik ekarritakoak. Birlandaketak XIX. mendean hasi ziren.


Historia

Udalerria, Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urteraino. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Iguringo herriguneak elkartu eta Donamariako udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.

Ondarea

Udalerriaren sarreran dagoen Jauregia dorretxea Nafarroako Ondare Historiko gisa sailkatuta dago. Jasokundearen Ama Birjinaren eliza, dorre biribila dauka eta kono itxurako teilatua. Elizak, gurutze latindarraren formako oinarria dauka.

Etxeei dagokionez, honakoak nabarmentzen dira:

Apezenea etxea
Xabatenea etxea
Aranibar dorrea

Azpiegitura eta garraioak

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Labaien - Urrotz - Oitz - Donamaria eta Doneztebe

Bertizarandik Doneztebera...

Doneztebe (Santesteban gaztelaniaz) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.647 biztanle ditu.





Inguru naturala eta kokapena

Bidasoa ugaldetik hegoaldera igotzean, ibaia zati handi batean Erreka Beltza izeneko zintzurretik doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago eta mendebaldean Doneztebe, Bidasoaren ibaiadarrez ureztatua.

Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oitz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.


Mendiak

Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria eta Mendaur.


Klima

Klimaren ezagurri nabarmenenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari atlantiar epela deitzen zaio. Urteko batez bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14º-15ºko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.


Azpiegitura eta garraioak

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Labaien - Urrotz - Oitz - Donamaria eta Doneztebe La Burundesa
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea Leizaran Mariezcurrena
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea

Bestak eta ospakizunak

Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. Aipatzekoak dira, halaber, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.

Etxalartik Bertizaranara...

Bertizarana Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdean kokatutakoa. Lau herrik osatzen dute Bertizarana: Bertiz, Legasa, Narbarte (herriburua) eta Oieregi, baita ondoko lau auzoek ere: Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia.

645 biztanle ditu 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera



Inguru naturala eta kokapena

Bertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora.

Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.


Klima

Bertizaraneko Bertiz kontzejuan, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago

Bertizko Jaurerria

Bertizko Jaurerria antzinako lurraldea izan zen, gaur egun natura parkea dena eta oihan zabal batek osatzen duena. Ingurune honek udalerri gehiena hartzen du barne.

Historia


Bertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen harik etaXIX. mendearen erdialdean, Bertizarana udalerri independente bihurtu zen arte

Igantzitik Etxalarrera...

Etxalar Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Bortzirikoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 823 biztanle ditu.





Inguru naturala eta kokapena

Herria Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean kokatzen da. Herrira ailegatzeko N-121-A errepidea hartu behar da. Etxalarrek Berarekin eta Lapurdirekin egiten du muga iparraldean, Baztanekin ekialdean, Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean, eta Bertizaranarekin hegoaldean.

Etxalar honako auzoek osatzen dute: Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Lurriztederra, Orizki, Urritzokieta,Jauregieta,Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.


Klima eta landaredia

Etxalarko klima atlantiar epela da, aldaketa termiko txikiekin eta euritsua urte osoan zehar. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 gradu bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000mm arteko prezipitazioak dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Birlandatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebalde eta iparraldean daude bereziki. Birlandatutako espezieen artean, Korsikako pinu lariziarra, insignis pinua, Japoniatik ekarritako pinu alertzea eta haritz amerikarra daude.


Kultura

Ttipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia.Usategiak duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak dira, Iberiar penintsula osoan bakarrak.

Azpiegitura eta garraioak


La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea

Lesakatik Igantzira...

Igantzi Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Bortziri eskualdekoa. Herria Nafarroako hiriburutik 70,5 kilometrora kokatzen da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 629 biztanle ditu.






Inguru naturala eta kokapena

Igantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta honen iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera ailegatuta Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.

Igantzik, Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.


Historia

Igantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.

Felive V.a Espainiako erregea eta bere emaztea, Igantzin hartu zuten ostatu 1719an ejerzito guztiarekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1914ean Jose Maria Usandizaga musikari donostiarrak "La Llama" izeneko opera idazteko, Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.


Ondarea


San Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.

Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpaidorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.


Ikustekoak

Interes turistiko gehieneko tokia Xan Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, non urtean zehar meza batzuk ematen diren. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Nafarroan beste inon berez hazten ez dena.

Azpiegitura eta garraioak


Igantziko Landetxea.La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea