interesgarria iruditzen zaizue blog-a?

Buscar este blog

martes, 27 de abril de 2010

Astigarragatik Errenteriara...

Astigarragako Bentetik joan ezgero, Errenteriara joango gara.

Errenteria (Orereta izenaz ere ezaguna da) Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oarsoaldeko eskualdean dago Oiartzun, Pasaia eta Lezorekin batera, eta eskualdeburua da.

39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herri jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Euskal Autonomia Erkidego mailan, berriz, hamargarren herririk jendetsuena da; eta Euskal Herriko hamabigarrena.

Errenteriak hainbat auzo du. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan daude, erdigunetik malda handiek bananduta. Errenteriak mendi edo baserri giroko auzoak ere baditu, Zamalbide kasu.

Errenteria udalerriak hurrengo mugakideak ditu:

Iparraldean: Lezo.
Mendebaldean: Hernani, Astigarraga eta Donostiako Altza auzoa.
Hegoalde eta hego-ekialdean: Arano eta Goizueta (Nafarroa).
Ekialdean: Oiartzun.
Ipar-ekialdean: Pasaiako badia.

Hainbat leku ikusgarri ditu Errenteriak ikusteko modukoak, esate baterako, Alde Zaharra, Añarbe urtegia, Nafarroarekin muga egiten duen urtegi honetan Ozizpe Irla da, Errenteriaren parte dena, Aitzbitarte edo Landarbaso kobazuloak, Listorreta aldean, Aldura, San Markoseko Gotorlekua, hemen urtean behin erromeria bat egiten da San Markos egunean Apirilaren 21.enean, egun horretan inguruko jendeak mendi ibilaldia egiten du San Markos gotorlekura, eta Errenteria inguruko herrietan San Markos opila oparitzen zaie norberaren besoetakoak diren haurrei, urteak adinako arraultzak dituen opila.
Txoritokietako Gotorlekua


Ikasteko hainbat eskola publiko zein pribatu ere topa ditzakegu herrian, esaterako,

No hay comentarios: