interesgarria iruditzen zaizue blog-a?

Buscar este blog

lunes, 7 de junio de 2010

Bertizarandik Doneztebera...

Doneztebe (Santesteban gaztelaniaz) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.647 biztanle ditu.





Inguru naturala eta kokapena

Bidasoa ugaldetik hegoaldera igotzean, ibaia zati handi batean Erreka Beltza izeneko zintzurretik doa. Lesakako zubia, Etxalarko bidea eta Igantziko Bentak alde batera uzten dira Sunbillara iritsi arte. Sunbillan Doneztebe erdigune duen eskualdea hasten da, ekialdean Bertizarana dago eta mendebaldean Doneztebe, Bidasoaren ibaiadarrez ureztatua.

Iparraldean Sunbilla, hegoaldean Oitz eta Donamaria, ekialdean Bertizarana eta mendebaldean Elgorriaga mugakide ditu.


Mendiak

Doneztebe mendiz inguratua dago, bertzeak bertze Aranzoko, Kaxerna, Askin, Otetxon, Bertizko Jaurerria eta Mendaur.


Klima

Klimaren ezagurri nabarmenenak dira euri aunitz eta erregularrak izatea, idortasun eza, nahiz uda betean izan eta tenperatura aldaketa ttikiak. Era horretako klimari atlantiar epela deitzen zaio. Urteko batez bertzeko balore batzuk honako hauek ditugu: 14º-15ºko tenperatura, 170 bat egunetan egiten duen 1.600-1.800 mm euri.

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 138 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.


Azpiegitura eta garraioak

Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Labaien - Urrotz - Oitz - Donamaria eta Doneztebe La Burundesa
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea Leizaran Mariezcurrena
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea

Bestak eta ospakizunak

Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan. Aipatzekoak dira, halaber, maiatzean ospatzen den udaberriko azoka eta San Martinen ondoko asteko ortziralean ospatzen den udazkeneko azoka.

No hay comentarios: