
Inguru naturala eta kokapena
Herria Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da. Herrira heltzeko, N-121A errepidea hartu behar da iparralderako norabidean.
Donamariak Doneztebe eta Bertizaranarekin egiten du muga iparraldean, Baztan eta Bertizaranarekin ekialdean, Oitzekin mendebaldean, eta Ultzamarekin hegoaldean. Etenekogaina mendia, udalerriko mendirik altuena da, eta bertan historiaurreko tumuluak aurki daitezke.
Donamariako auzoak honakoak dira: Aientsa, Azkilarrea, Bordalarrea eta Eguzkialdea.
Klima eta landaredia
Donamariak klima ozeaniko epela dauka, euri ugari eta erregularrekin. Horrez gain, aldaketa termikoa txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten (ezta abuztuan ere). Urteko batez-besteko tenperatura 12 eta 15 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 170 edo gehiago izan daitezke.
Herriaren inguruko basoetan, hosto erorkorreko espeziak nagusitzen dira, batez ere pagoa (800 hektarea). Honen atzetik haritza (250 hektarea), gaztainondoa (200 hektarea), lizarra, pinu insignisa eta bestelako espezieak. Domarian birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra) ugari dago, batez ere Korsikatik ekarritakoak. Birlandaketak XIX. mendean hasi ziren.
Historia
Udalerria, Ibargoiara ibarrari loturik egon zen 1845. urteraino. Urte hartan, Azkarraga, Artze, Donamaria, Gaztelu (azken hau 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da) eta Iguringo herriguneak elkartu eta Donamariako udalerria osatu zuten, hiriburua Donamaria harturik.
Ondarea
Udalerriaren sarreran dagoen Jauregia dorretxea Nafarroako Ondare Historiko gisa sailkatuta dago. Jasokundearen Ama Birjinaren eliza, dorre biribila dauka eta kono itxurako teilatua. Elizak, gurutze latindarraren formako oinarria dauka.
Etxeei dagokionez, honakoak nabarmentzen dira:
Apezenea etxea
Xabatenea etxea
Aranibar dorrea
Azpiegitura eta garraioak
Mariano Vertiz autobus konpainiak Doneztebe eta Labaiengo linea ustiatzen du, norabide bakoitzean bidaia bakarra egiten duena. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Labaien - Urrotz - Oitz - Donamaria eta Doneztebe
No hay comentarios:
Publicar un comentario