
Inguru naturala eta kokapena
Herria Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean kokatzen da. Herrira ailegatzeko N-121-A errepidea hartu behar da. Etxalarrek Berarekin eta Lapurdirekin egiten du muga iparraldean, Baztanekin ekialdean, Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean, eta Bertizaranarekin hegoaldean.
Etxalar honako auzoek osatzen dute: Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Lurriztederra, Orizki, Urritzokieta,Jauregieta,Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.
Klima eta landaredia
Etxalarko klima atlantiar epela da, aldaketa termiko txikiekin eta euritsua urte osoan zehar. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 gradu bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000mm arteko prezipitazioak dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.
Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Birlandatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebalde eta iparraldean daude bereziki. Birlandatutako espezieen artean, Korsikako pinu lariziarra, insignis pinua, Japoniatik ekarritako pinu alertzea eta haritz amerikarra daude.
Kultura
Ttipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia.Usategiak duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak dira, Iberiar penintsula osoan bakarrak.
Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
No hay comentarios:
Publicar un comentario