
Inguru naturala eta kokapena
Igantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta honen iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera ailegatuta Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.
Igantzik, Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.
Historia
Igantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.
Felive V.a Espainiako erregea eta bere emaztea, Igantzin hartu zuten ostatu 1719an ejerzito guztiarekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1914ean Jose Maria Usandizaga musikari donostiarrak "La Llama" izeneko opera idazteko, Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.
Ondarea
San Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.
Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpaidorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.
Ikustekoak
Interes turistiko gehieneko tokia Xan Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, non urtean zehar meza batzuk ematen diren. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Nafarroan beste inon berez hazten ez dena.
Azpiegitura eta garraioak
Igantziko Landetxea.La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
No hay comentarios:
Publicar un comentario