
Inguru naturala eta kokapena
Iparraldean Irun (Gipuzkoa) hegoaldean Goizueta, Arantza eta Igantzi ekialdean Bera eta Etxalar eta mendebaldean Oiartzun (Gipuzkoa) mugakide ditu.
Klima eta landaredia
Lesakak klima atlantiar-hezea dauka, negu garaiko aldaketa termiko txikia, eta urte osoan zehar jausten den eurite ugariekin. Neguak ez dira oso hotzak izaten, eta udak nahiko epelak dira. Batez besteko tenperatura 12-14 gradukoa eta prezipitazioak 1.600-2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru dira.
Jatorrizko landaredia (pago eta haritzez osatutakoa) ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Pagoak udalerriko gunerik garaienetan aurki zitezkeen, eta haritzak gunerik baxuenetan. Gaur egun pagadiak udalerriaren mendebalde eta ipar-mendebaldean daude eta hariztiak iparralde eta sakabanatutako beste hainbat guneetan. Jatorrizko basoak, birlandatutako pinuek ordezkatu zituzten. Erabilitako pìnuak, insignis eta Japoniatik ekarritako Alertze pinua izan ziren.
Estazio meteorologikoak
Lesakan bi estazio meteorologiko daude, bata itsasoaren mailatik 76 metrora, Nafarroako gobernuak 1979an jarritakoa, eta bestea San Anton auzoan, itsasoaren mailatik 305 metrora, eta 1991ean jarria.
Auzoak
Biurrana.
Endara.
Frain.
Izotzaldea.
Katazpegi.
Nabaz.
Otsango.
Zala.
Hezkuntza
Tantirumairu Ikastola
Irain Eskola Publikoa
Ikusteko
Aginako harrespila.
Plaza Zaharra.
San Martin de Tour eliza.
Etxe eta eraikinak:
Minyurinea (XIV. mendekoa).
Zabaleta Dorrea (XV. mendekoa).
Etxezaharrea (XVII. mendea).
Bordienea (XVIII. mendekoa).
Karmeliten Komentua (XVIII. mendea).
Aita Donostiari oroitarria (XX. mendea).
Bestak eta ospakizunak
Lesakako bestak uztailaren 7an ospatzen dira, San Ferminetan. Aipatzekoa da, halaber, azaroko bigarren hamabostaldian ospatzen den udazkeneko azoka. Lesaka ezaguna ere bada Olentzeroren inguruan egiten dituen ospakizunak direla eta. Hori dela eta, hainbat ikerlarik, historialariak eta etnografoak batez ere, Lesakan bertan kokatu dute eguberrietako pertsonaia mitiko horren sorrera.
Elkarteak
Beti Gazte kirol elkartea nabarmentzekoa da, futbola, mendia, txirrindularitza, herri kirolak eta bertze atal batzuk eskaintzen dituena.
Bertzela, Bortzirietako Bertsolaritza eskola Lesakan dago, Manolo Arozena arduradun eta Estitxu Arozena eta Erika Lagoma irakasle dabiltzalarik.
Musika arloan, Lesakako Musika Banda azpimarratzekoa da, Nafarroa osoko zaharrenetarikoa izanda, 1857an sortua baita. Halaber, herriak bi abesbatza, txistu, trikitixa eta dantza talde bana daude, "Tantirumairu" folklore taldearekin batera.
Azpiegitura eta garraioak
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Lesakar ezagunak
Joseph Mikelestorena (1710-1785), apaiz eta idazlea.
Eladio Esparza (1888-1961), kazetari eta politikari frankista ezaguna.
Manolo Arozena (?), bertsolaria.
Tasio Erkizia (1943-), Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea urteetan izandakoa.
Jose Luis Etxegarai (1947-), politikari jeltzale eta herriko alkatea izanda hainbat urtez.
Mikel Taberna (1957-), euskal idazlea.
Julian Iantzi (1967-), telebista aurkezlea. Nahiz eta Estatu Batuetan jaio izan, bere gurasoak lesakarrak dira eta bere gaztaroa udalerri honetan igaro zuen.
Estitxu Arozena (1975-), bertsolaria.
Estitxu Fernandez (1975-), bertsolari, irrati esatari eta telebista-aurkezlea.
Xabier Silveira (1976-), bertsolaria.
Xabier Saralegi Alzate (1974-2007), alpinista.
Erika Lagoma (1981-), bertsolaria.
Iñaki Larralde (1985-), pilotaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario